ORDUTEGI BERRIA

13 ordu irekita 9:00etatik 22:00etara

Zure Osasuna Hobetzea – Gure Lehentasuna

Mendiaraz Farmazia 1981eko apirilean ireki zen Egia auzoan eta gaur egun zonaldeko farmazia ezagunenetakoa da, bere profesionaltasunari, eraginkortasunari eta langile-taldeari esker. Gure filosofiaren oinarriak dira pazientearekin ezartzen ditugun konfiantza, hurbiltasuna eta pribatutasuna, bai eta etengabeko berrikuntza ere, produktuen eta zerbitzuen hautaketari nahiz taldearen prestakuntzari dagokionez.

Gure helburu nagusia da gure bezeroen ongizatea eta bizi-kalitatea sustatzea. Horretarako, informazio eta aholkularitza egokia eskaintzen dizkiegu sendagaien erabilera zuzenerako.

HONA HEMEN GURE TALDEA

Mendiaraz Farmaziako langile-taldea prestakuntza eta esperientzia handiko profesionalek osatzen dute, beti ezaguerak zabaldu eta berriak bereganatzeko interesa dutenak eta zerbitzuaren etengabeko hobekuntzaren alde lanean dihardutenak, erabiltzailearen bizi-kalitatea zaindu edo areagotzeko xede nagusiarekin.

Xabier Mendiaraz

Farmazialari titularra

Xabierrek sortu zuen farmazia duela 35 urte. Santiago de Compostelako Farmazia Fakultatean ikasi zuen eta homeopatian eta analisi klinikoetan espezialista da. Bere esperientzia eta jakinduria funtsezkoak dira gure eguneroko lanean.

Lierni Mendiaraz

Farmazialari laguntzailea

Liernik 4 urte daramatza gurekin lanean. Granadako Fakultatean ikasi zuen eta jarraipen farmakoterapeutikoan espezialista da, beraz, zure sendagaien edo tratamenduaren inguruko edozein zalantza argituko dizu. Gainera, parafarmazian aditua da.

Ainhoa Navarro Pikabea

Teknikari laguntzailea

Ainhoak 15 urtetik gora daramatza gurekin lanean eta biltegia kudeatzeko erantzukizuna duen pertsona da bere eraginkortasun handia dela eta. Parafarmaziako gaien inguruan ere laguntza eman diezazuke.

Amaia Ruiz

Teknikari laguntzailea

Amaia duela 10 urte hasi zen gurekin lanean eta haurren zaintzan aditua da, beraz, gaztetxoenen elikadurarekin edo zaintzarekin lotutako zalantza guztiak argituko dizkizu. Kosmetikan aditua ere bada.

Maialen Alberro

Farmazialari laguntzailea

Maialenek 2 urte daramatza gurekin bere funtzioa bikain betetzen. Gasteizko Farmazia Fakultatean ikasi zuen, eta sendagaietan aditua da; beraz, arlo horretan sortzen zaizkizun kezka guztiei buruz aholkatzen jakingo du. Kosmetikan ere aditua da.

Arantza Taixe

Farmazialari laguntzailea

Arantzak 2 urte daramatza gurekin, baina bere garaian hemen egin zituen tutoretzapeko praktikak. Gasteizko Farmazia Fakultatean ikasi zenuen, eta medikazioarekin edo parafarmaziarekin zerikusia duen guztiari buruzko aholkuak emango dizkizu.

Zerbitzuak

Zure behar guztiei erantzungo diegu

DERMOFARMAZIA ZERBITZUA

Dermofarmazia kosmetika-produktuak aztertu, ekoiztu eta saltzen dituen farmaziaren adarra da; produktu horiek patologiekin lotuta egon daitezke ala ez eta, sendagaiak ez diren arren, osasuna hobetzen dute.

Zatoz gure kosmetika-lantegietara eta jaso marka onenetako produktuen inguruko aholkuak, gomendioak eta frogak, zure beharren eta larruazalaren analisiaren arabera. Laborategi berritzaileenetatik datozen produktu-sorta zabala dugu.

HOMEOPATIA ZERBITZUA

Homeopatia organismoak gaixotasunei aurre egiteko, bere erresistentzia areagotzeko eta oreka berreskuratzeko duen berezko gaitasuna sustatzen duen metodo terapeutikoa da. Horretarako, hiru printzipio hartzen ditu oinarri: "antzekotasun printzipioa" (pertsona osasuntsu batengan sintomak eragiteko gaitasuna duen substantzia berak sintoma horiek senda ditzake pertsona gaixo batengan dosi infinitesimaletan hartzen bada), "banakotasuna" (ez dago gaixotasunik, gaixoak daude) eta sendagaiaren dosi txikiena.

Homeopatia-sendagaiek ia ez dute albo-ondoriorik edo kontraindikaziorik, beraz, haurdun dauden emakumeek, haurrek eta adineko pertsonek har ditzakete. Homeopatia-sendagaien merkaturatzea zorrozki araututa dago legez (azaroaren 16ko 2208/1994 Errege Dekretua) eta farmazietan soilik sal daitezke. Sendagai hauek medikuaren aginduari jarraituz hartzea gomendatzen da, automedikazioa eta bereizkuntzarik gabeko erabilera ekidinez, edo aholku espezifikoei jarraituz. Sendagai hauek ahotik hartu ohi dira (mihiaren azpian), granuluetan, globuluetan edo soluzio hidroalkoholikoan (koilarakadak edo tantak).

Laborategi garrantzitsuenetako homeopatia-produktuekin lan egiten dugu eta eskaerak egiteko zerbitzu berezia dugu zure tratamendu osoa egun batetik bestera jaso dezazun.

FORMULAZIO MAGISTRALAREN ZERBITZUA

Formula magistrala da paziente jakin bati zuzendutako sendagaia, farmazialariak prestatu duena, edo haren zuzendaritzapean, barne dituen substantzia sendagarriekin medikuaren agindu xehatua berariaz betetzeko, farmazialaritzaren arau tekniko eta zientifikoen arabera. Formula magistralak farmazian saltzen dira erabiltzaileak behar duen informazio guztiarekin batera.

Gure formulazio-laborategian emultsioak, soluzioak, prestakin pediatrikoak, pomadak, pastak eta abar egiten ditugu, betiere legeak xedatutako kalitate- eta segurtasun-baldintza guztiak betez.

ANALITIKA AZKARREN ZERBITZUA

Bost minututan besterik ez, hatzaren mamitik hartutako odol-tanta baten bolumen baliokidearekin eta gure laguntzarekin hainbat parametroren maila kontrolatu ahalko duzu: glukosa, kolesterola eta triglizeridoak, azido urikoa, hemoglobina (anemia) eta gibelaren (GPT) eta giltzurrunen (kreatinina) funtzionamendu zuzena.

Merkatuko gailu fidagarri eta eraginkorrena daukagu: REFLOTRON.

SPD ZERBITZUA (BANAKETA PERTSONALIZATURAKO SISTEMAK)

Asteroko pilula-ontziak prestatzen ditugu sendagaiak behar bezala hartzeko edo tratamendua modu egokian jarraitzeko zailtasunak dituzten pertsonentzat.

SPD zerbitzua udal gizarte-zerbitzuen bidez eska daiteke. Halaber, zerbitzu hau eskuragarri dago ere udalaren etxeko arreta zerbitzuak jasotzen dituzten erabiltzaileentzat. Horretarako, zure erreferentziako osasun-zentroan emango dizuten 1 ERANSKINEAN erabiltzailearen datuak sartu beharko dituzu eta inprimakiaren hiru kopiak zigilatu. Erabiltzaileak nahi duen farmazia baimendua hautatuko du eta erabiltzailearen baimena sinatuko du, horren bidez konpromisoa hartuz errezetak farmaziara eramateko, sendagaiak bertan uzteko eta tratamenduaren edozein aldaketa farmazialariari jakinarazteko.

ARRETA FARMAZEUTIKOA ETA JARRAIPEN FARMAKOTERAPEUTIKOAREN ZERBITZUA

Arreta farmazeutikoaren zerbitzua: jarduera profesional honen bidez farmazialariak pazientearen beharren erantzukizuna bere gain hartzen du sendagaiei dagokienez, sendagaien banaketa eta argibideen bitartez.

Jarraipen farmakoterapeutikoaren zerbitzua: zerbitzu profesionala da, sendagaiekin lotutako arazoak hautematea xede duena, sendagaiekin lotutako emaitza negatiboak prebenitu eta ebazte aldera. Zerbitzu honek konpromisoa eskatzen du eta modu jarrai, sistematizatu eta dokumentatuan ematen da, pazientearekin berarekin eta osasun-sistemako gainerako profesionalekin lankidetzan, pazientearen bizi-kalitatea hobetzen duten emaitza zehatzak lortzeko asmoz.

Gure farmazialari-taldeak zure tratamendu farmakologikoaren jarraipen xehatua burutuko du. Tratamendu berri bakoitzaren segurtasuna eta eraginkortasuna egiaztatuko ditugu. Hala eskatzen duzun bakoitzean, Granadako Unibertsitateko Komunitate Arreta Farmazeutikoan Masterra duen farmazialari espezialista baten arreta jasoko duzu, zure pribatutasuna babesten duen zonalde batean.

METADONA PROGRAMA

Hamar urtetik gora daramatzagu FARMAZIA BULEGOEN METADONA PROGRAMAN (PM-OF) parte hartzen. Programa honi esker, farmazia-bulegoetan laguntza eskaintzen zaie bide parenteraletik drogak hartzen dituzten erabiltzaileei. BITARTE metadona-programaren helburu berak ditu, gehi PM-OF programarenak diren helburu espezifikoak.

Metadona-programaren helburuak hauexek dira:

  • Programaren barne dauden bide parenteraletik drogak hartzen dituzten pertsonen osasun organikoaren hobekuntza.
  • Drogak kontsumitzeko ohituren aldaketa.
  • Bestelako arrisku-jardunbideen aldaketa.
  • Metadona-banaketaren deszentralizazioa.
  • Erabiltzailearen integrazioa erraztea.
LAGUNTZA OSASUN KANPAINETAN

Osakidetzaren Osasun Kanpainetan parte hartzen dugu, eta baita Gipuzkoako Farmazeutikoen Kolegio Ofizialaren eta Farmazialarien Kontseilu Orokorraren kanpainetan ere. Osasuna eta ongizatea hobetzera bideratutako ekintzak ere bultzatzen ditugu. Zatoz eta ezagutu zuretzat eta zure familiarentzat eskaintzen ditugun jarduera guztiak.

Osasuna eta ongizatea hobetzera bideratutako ekintzak ere bultzatzen ditugu. Zatoz eta ezagutu zuretzat eta zure familiarentzat eskaintzen ditugun jarduera guztiak.

ARTERIA PRESIOA NEURTZEA

Arteria-presioa neurtzen dugu gailu elektroniko bat (Microcaya) eta eskuzko tentsiometroa edo esfigmometroa erabiliz, euro baten truke.

KIDETASUN-TXARTELA

"Farmamendi" txartelak gure farmazian erositako parafarmaziako produktuei esker dirua metatzeko aukera emango dizu. Metatutako diru hori hurrengo erosketetan baliatu ahalko dituzun deskontuak izango dira (erosketa bakoitzaren %3 metatzen da). Eska iezaguzu konpromisorik gabe!

Erakutsi zure txartela farmaziara zatozenean eta, honela, parafarmaziako produktuak erosten dituzun bakoitzean dirua metatuko duzu. Dirua ohartu gabe metatuko duzu eta deskontu eta eskaintza esklusiboak eskuratuko dituzu.

FARMAZIA LAGUNKOIA

Farmazia Lagunkoia, Donostia Lagunkoia ekintza planaren barnean garatzen den ekimen bat da. Aldi berean, Osasunaren Mundu Erankundeak (OME) bultzatzen duen adineko pertsonentzako Hiri Lagunkoien sarean sartuta dago eta helburua hiriaren lagunkortasuna hobetzea da, adineko pertsonen bizi kalitatea areagotuz. Konkretuki, farmaziak, lagunkoiagoa, sozialagoa, arduratuagoa eta konprometituagoa izateko asmoa du.

Horretarako, adineko pertsonek, farmaziako erabiltzaileek, komunitateko farmazilariek, enplegatu publikoek eta gizarte eta osasun profesionalek parte hartu duten prozesu batean, farmazia honek konpromiso ezberdinak beteko dituela hitzartu du: Komunitateko farmaziara datozen pertsonekiko harremanen inguruan, Farmaziako espazio fisikoaren inguruan, Gaixoarekiko inplikazioak zehaztuko duen farmazilariaren zerbitzu eta arreta profesionalaren inguruan eta zerbitzuen jakinarazpena.

PRODUKTUAK

Aukera sorta zabala zure eskura

  • DERMOKOSMETIKA

  • AHO BIDEZKO KOSMETIKA

  • FITOTERAPIA

  • HAURREN ZAINTZA

  • HAURREN ELIKADURA

  • LARRUAZAL ATOPIKOAREN ZAINTZA

ORDUTEGIA

Zatoz gu ezagutzera, pozik emango dizugu harrera

Astelehenetik ostiralera: 9:00etatik 22:00etara etenik gabe
Larunbatetan: 9:00etatik 13:30etara

GUARDIAK: 9:00etatik 22:00etara

Beti lan egiten dugu marka onenekin

Harremanetarako

Pozik entzungo dizugu