FITOTERAPIA

Informazioa

Sendabelarren kontsumoa haziz joan da azken urteotan mundu guztian eta sarritan medikuek agindutako sendagaiekin batera hartzen dira. Asko zabaldu da belarrez egindako produktuak kaltegabeak direlako sinesmen faltsua eta, are gehiago, onuragarriak direla "naturalak" baitira, baina arrazonamendu horrek ez du zentzu handirik sendabelarren efektu terapeutikoa jarduera farmakologikoa duten printzipio aktiboekin lotzen baita. Uste faltsu hori sendabelarren erabileraren tradizioan oinarritzen da eta ez horien segurtasuna aztertzen duten ikerlan sistematikoetan, orokorrean ez baitago halako ikerlanik. Horrelako ikerlanik gabe, hauteman daitezkeen arrisku bakarrak dira agerikoak, oso sarriak eta berehalakoak direnak. Toxikoak eta pozoiak, esaterako, astaperrexila, zianuroa, perretxiko pozoitsuen toxinak eta eskorpioiaren pozoia, erleen eztia bezain produktu naturalak dira.

MARKA NAGUSIAK