ORTOPEDIA

Informazioa

Ortopedia gizakion gorputzean deformazioak zuzentzea edo ekiditea bilatzen duen teknika da, gorputz-ariketen edo hainbat gailuren bidez. Gailu ortopedikoak ortosi edo ortesi gisa ezagutzen dira eta protesien desberdinak dira (protesiek edozein arrazoi dela eta falta den gorputzaren zati bat artifizialki ordezkatzeko helburua baitute).

Asko dira traumatismo, gaixotasun edo larritasun-maila desberdineko patologiaren baten ondorioz ortopediara jo behar duten pertsonak, bertan saltzen diren produktuak erostera. Produktu horiei esker, pertsona hauek dituzten osasun-arazoak konpondu ahalko dituzte edo, gutxienez, sufritzen dituzten kalteak murriztu.

MARKA NAGUSIAK